Zer da transkribeus?

Euskaratik abiatutako transkribapenak egiteko lehen tresna duzu hau. Berau, erregistratu gabe erabil dezakezu doan. E-posta bakoitzeko 10 audio hilero igo ditzakezu kosturik gabe eta euskararentzat bakarrik egingo du transkribapena. Profesionala bazara eta muga horiek gainditu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke:

Egin nahi duzun lanaren araberako salneurria adostuko dugu zurekin. Era erregistratuan arituz gero ez duzu transkribapenak egiteko mugarik izango, ez audioaren denbora aldetik ezta audio kopuruen aldetik ere eta ediziorako tresna erabili ahalko duzu.

Audioak Mp3 edo Wav formatutan igo daitezke.

Erregistratuz gero, zure erabiltzailea izango duzu eta saioa hastean zure transkribapenen zerrenda ikus dezakezu. Horietako baten gainean klik egin ondoren audioa eta transkribapena sinkronizatuta izango dituzu. Ezer zuzendu nahi izanez gero, tresna erabilerraza duzu. Ondoren testua kopiatu edota PDF eran jaitsi dezakezu beste inon erabiltzeko.

Erabilitako teknologia Vicomtech zentro teknologikoak garatu du eta Ametzagaiña I+Grako enpresa unitateak gizarteratu du.